XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GETARIA

Kirol portuaren kokapena, hego dikean oraingoz

B. INTZA

Portuko ardura daramaten Gasteizko Jaurlaritzako Asas eta Olaberria jaunak atzo elkartu ziren herriko zinegotziekin egiten ari diren azterketen berri emateko.

Eskaeraren datu estadistikoak arakatu ondoren igoera bat nabarmentzen zela adierazi zuten.

Horregatik kirol portuaren kokapen berri batzuk aztertu direla ere gehitu zuten.

Hala nola, Masoparri muturrekoa, baina inguru honetan itsasoaren sakonerak kostoa izugarri igotzen zuelako baztertu zuten.

Orain alternatiba bezala Zarautz eta Getaria inguruko Ubiri badiaren inpakto ekologikoa zein paisajistikoa aztertzen ari dira.

Beste alternatiba posiblea Zumaiako portua aipatua izan zen eskaerei irteera emateko.

Oraingoz bada, hegoaldeko dikean jarriko dira pantalanak, hemen izango delarik kirol portua.

Baina arrantzaleen beharrak ere ikusiko direla portu berri guztiaren erabilpena eta garbiketarako karro baten kokapen posiblea aztertuz.

Horretarako Orioko arrantzaleekin hil honetan bertan bilera bat egitekotan daude bere asmoen berri jakiteko.